invitacion

BIOARABA 2019

PRODUKTU EKOLOGIKOEN, BIZITZA OSASUNGARRIAREN ETA KONTSUMO ARDURATSUAREN VI. AZOKA

Bisita gaitzazu azaroaren 15etik 17ra, Gasteizko Iradier Arenan

Azokara doan sartu ahalko da

Jende orori irekitako azoka honetan, gure inguruko sektore guztietatik datozen produktuekin bizitza osasungarriagoa edukitzeko aukerak aurkeztuko dizkigute. Ekimenak, beraz, ingurumenarekin begirunetsuagoa den eta naturarekin kontzienteagoa, arduratsuagoa eta solidarioagoa den ekoizpen- eta kontsumo-ereduaren alde egiten du.

BIOARABA, bada, produktu ekologikoen erakusketarien, ekoizleen, saltzaileen, banatzaileen, bisitari profesionalen eta kontsumitzaileen, erakundeen, elkarteen eta herritarren topalekua izango da.

Azokan, hainbat sektoretako guneak egongo dira (hala nola, elikadurarena, kosmetikarena, arropena, oinetakoena, garraioarena, energia berriztagarriena, terapiena, osasunarena eta abarrena), eta askotariko sektoreetako enpresak, erakundeak, elkarteak eta profesionalak egongo dira. Gainera, hitzaldiak, erakusketak, dastaketak eta bestelako jarduerak egiteko gune bat egongo da.

Zuek ere etortzea eta laguntzea nahi dugu. Zatoz Bioarabara!


EVENTO AMBIENTALMENTE SOSTENIBLE

BIOARABA VI PRODUKTU EKOLOGIKO, BIZITZA OSASUNTSU ETA KONTSUMO ARDURATSUAREN AZOKA ERRONKA GARBIA - INGURUMEN ALDETIK JASANGARRIA DEN EKITALDIA ziurtagiria lortzeko aukera dauka. Gure ingurumen-inpaktua gutxitu nahi dugu, eta iraunkortasuna integratu gure aktibitate guztietan antolatzaile eta bertaratutakoen poztasun-maila handitzeko.

Parte-hartu ERRONKA GARBIAN! Gure konpromisoa eta jasangarritasunari buruzko gomendioak ondorengoak dira:


  • MUGIKORTASUNA

    Iradier Arena Garraio Sare Publikoan integratuta dago, erraz irisgarria da autobusez (G2, L3, L9, L10) edo tranbian. Toki ezin hobea da oinez edo bizikletaz etortzeko;

  • ENERGÍA

    Argiztapen naturala aprobetxatzen saiatzen gara ekitaldiak ikusgarritasun gehiago izan dezan. BIOARABA ren argiztapen guztia sareari konektatuta dago energia berriztagarria bermatzen duelarik;

  • EROSKETAK

    Saiatzen gara bertako produktu ekologiko eta kalitatezkoak eskaintzen azoka edozein publikorentzat atsegina izateko. Horrexegatik, saiatzen gara elikadura eta produktu kosmetikoak dagokien ziurtagiria izan dezaten;

  • HONDAKINAK

    Azoka-esparrua garbi manten dadin animatzen dugu. Hondakinen sailkapen selektiboa egiten dugu, erraza da: beira berdera, ontziak horira, papera urdinera, organikoa laranjara... eta gainontzekoa grisera.

erronkagarbia

ERAKUSKETARI

INFORMAZIOA

Bizi ezazu esperientzia

BIOARABA 2019 ekimena bizitzeko esperientzia zoragarria

experiencia bioaraba 2019

Egitaraua

Ekimenari, ordutegiei, parte-hartzaileei eta babesleei buruzko informazio eguneratua.

Iradier Arena

Plaza del Renacimiento, 6, 01004 Vitoria-Gasteiz

Iradier Arena

ZERGATIK GASTEIZ?

evento

Ekimen honekin, ekosistemaren eta baliabideen kontserbazioan aurrera egiten lagundu nahi du BIOARABAK, eta, aldi berean, lurreko produktu ekologikoak ezagutu, erosi eta dastatu ahal izateko aukera eman nahi die bisitariei, bai eta inguruko produktu ekologikoekin egindako sukaldaritza-erakustaldiez gozatzeko aukera eman nahi ere.

Ikusgai jarriko diren produktu guztiek edukiko dute ekologikoak direla erakusteko ziurtagiria. Frutak, barazkiak, oinarrizko elikagaiak, elikagai izoztuak, delicatessen produktuak, esnea eta esnekiak, olioak, ardoak, sagardoak, izozkiak, arrautzak, ogiak eta gozoak egongo dira, erosi eta dastatu ahal izateko.

Estarán también presentes otros sectores, como energías renovables, construcción ecológica, comercio justo, textil, limpieza, cosmetica, turismo, etc.

Bertako sukaldeak eskaintza tradizionalarengatik eta azken urteotako berrikuntza- nahiz sormen-ibilbideagatik lortu dituen ospea eta kalitatea gaineratu behar zaio guztiari. Gasteiz, ekologikoa eta jasangarria izateaz gain, nazio-mailan gastronomiagatik ezaguna den hiria dugu.

Gasteiztarrok elikagai ekologiko asko jaten ditugulako eta produktu horiekiko kontzientzia nahiz ingurumenarekiko errespetua dauzkagulako nabarmentzen gara. Gasteizek jasangarritasunaren aldeko borrokan aurrera egiten jarraitzen du, eta, beraz, gure ekimena kokatzeko toki ezin hobea da. Nolanahi ere, aipatutakoekin batera beste sektore batzuk ere egongo dira; adibidez, energia berriztagarriak, eraikuntza ekologikoa, bidezko merkataritza, ehungintza, oinetakoak, garbiketa, kosmetika, turismoa eta abar.

evento

BABESLEAK